Navarro Villoslada, Francisco
Nafar politikaria, idazlea eta kazetaria (Viana, 1818 - Viana, 1895). Filosofia eta teologiako ikasketak egin zituen Santiagoko unibertsitatean eta zuzenbidekoak Madrilekoan. 1840. urtean argitaratu zuen Luchana poeman karlismoaren aurkako eta Espartero liberalaren aldeko agertu zen. Arabako Gobernuko idazkaria eta Gobernazio Ministerioko ofiziala izan ondoren, karguak utzi eta El Pensamiento Español egunkaria sortu zuen. Handik gutxira alderdi karlistako kide egin zen eta hiru legegintzalditan izan zen diputatu (1857, 1865, 1867). Karlos erregegaiaren idazkaria izan zen 1869. urtean. Gaceta, El Correo Nacional, El Español, La España, Semanario Pintoresco, El Pensamiento Español eta Ciencia Cristiana agerkarietan eman zituen argitara lan eta artikulu aipagarrienak. Obra nagusiak: Doña Blanca de Navarra. Crónica del s. XIV (1846), El Anticristo (1845), La dama del Rey (zarzuela, 1856), Vida de San Alfonso de María de Ligorio (1887), La libertad de prensa eta, ezagunena, Amaya o los vascos en el s. VIII (1877, Iñaki Azkunek euskaratua).
- Navagero, Andrea
- navajo
- Navarino
- Navarro Baldeweg, Juan
- Navarro Rubio, Mariano
- Navarro Villoslada, Francisco
- Navarro, Pedro
- Navas de Tolosa
- Navascues
- Navaz Sanz, Maria del Carmen
- Navia