Navarino
Greziako herria, Meseniako eskualdean, hego-mendebaleko Peloponesoan. Arrantza portua da izen bereko badian, Itsaso Jonikoan. v Navarinoko gudua. 1827an Navarinon izan zen gudua. Ingalaterra, Frantzia eta Errusiako armada egiptoar-turkiar gudarosteen kontra aritu ziren borrokan. Europarrak izan ziren garaile.