Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Natta, Giulio

Italiar kimikaria (Imperia, 1903 - Bergamo, 1979). Kimikako irakaslea izan zen zenbait unibertsitatetan. Metanolaren eta formaldehidoaren sintesi berriak aztertu zituen hasieran; 1950etik aurrera polimeroak; 1954an polipropileno isotaktikoa sortu zuen, eta geroztik katalizatzaile bereziak asmatu zituen mota honetako polimeroak ekoiztu ahal izateko. Aurkikuntza horiek garrantzi handikoak izan ziren monomeroak landu eta ordenamendu berezia duten hiru dimentsiotako polimeroak sortzeko, eta horien bidez erresistentzia handiagoa duten plastikoak eta zuntz artifizial berriak egiteko. 1963an Nobel saria eskuratu zuen Karl Ziegler-ekin batera.