Narváez, Pánfilo de
Espainiar konkistatzailea (Valladolid, 1470 edo 1480 - Mexikoko golkoa, 1528). Kubako konkistan parte hartu zuen (1511) Diego Velázquez-en agindupean. Handik Mexikora bidali zuten (1520), Hernán Cortés-en kontra borroka zedin. Hernán Cortés-ek, ordea, menderatu eta bi urtez eduki zuen preso. Gero, Floridako gobernadore izendatu zuten eta Missisipi ibairaino joan zen hango lurraldeak arakatzera (1528); urte hartan bertan itota hil zen Mexikoko golkoan.
- narritatzaile
- narritatze
- narru
- nartex
- Narváez, Luis de
- Narváez, Pánfilo de
- Narváez, Ramón María
- nartzisismo
- nartzisista
- nartziso
- Nartziso