Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nartex

iz. Arkit. Elizetako sarrera luze, estu eta itxia, gehienetan zutabeak eta arkuak dituena, eta elizaren sarrerako zabalera osoa hartzen duena. Bizantziar elizetakoak bi parte ditu: exonartexa edo kanpokoa (batzuetan eraikuntzari itsatsita egoten dena) eta esonartexa edo barrukoa. Kristautasunaren hasierako urteetan katekumenoen eta penitentziagileen egonlekua izaten zen.