Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nartziso

Mit. Greziako mitologiaren arabera, Zefiso jainko-ibaiaren eta Leiriopea ninfaren semea. Eko ninfaren maitasunari uko egin ziolarik Jainkoak haserretu zitzaizkion. Hala, bere buruaren irudia uretan islatua ikusi zuenean, guztiz maiteminduta geratu zen hartaz. Orduan, bere irudia eskuratu ezin izan zuela eta, ur ertzean geratu zen etsita eta hantxe hil zen maiteminez. Horrela lore bilakatu zen eta halaxe sortu zen nartziso lorea, antzinako greziarrek gazte hiltzen zirenen sinbolotzat zutena. Elezahar honetatik hartu du izena narzizismoak.