Nara
Japoniako hiria eta izen bereko prefeturako hiriburua, Honshu uhartean. 349.356 biztanle (1990). Japoniako hiriburua izan zen 701-784 urteetan. Garai horretako erlijiozko artea oso aberatsa da Naran. Aipagarriak dira , besteak beste, Daibutsua edo Buda Handia (22 m) dagoen Todai tenplua (755), Shoso tenplua (761), eta Horyu tenplua, Japonian dagoen tenplurik zaharrena. Ondare honi esker, turismoak garrantzi handia du Naran gaur egun.