nandinia
iz. Zool. Biberridoen familiako haragijalea, itxuraz katamarroaren antzekoa, 50 cm inguru luzea (Nandinia binotata). Hankak eta belarriak laburrak ditu, isatsa aldiz oso luzea. Ilea sarria eta oso leuna du, gaztaina kolorekoa, baina tarteka tanta eta zerrenda beltzak ditu. Oso kirats nardagarria botatzen du. Bizitzaren parterik handiena zuhaitzetan ematen du. Hegazti eta fruitu jalea da. Zuhaitzetan harrapatzen dituen txoriak jaten ditu gehienbat, baina oilategietan ere kalte handiak egiten ditu. Afrikako erdialdean eta hegoaldean bizi da.