Naipaul, Vidiadhar Surajprasad
Britainiar idazlea (Chaguanas,Trinidad eta Tobago, 1932). Hemezortzi urte zituela, Ingalaterrara joan eta arte ikasketak egin zituen Oxfordeko Unibertsitatean (1953). Gero, kazetaritzan aritu zen, eta literatur kritikak idatzi zituen, BBCrentzat, besteak beste. Kolonialismoak eta nazionalismoak hirugarren munduan eta integrismoak musulman herrialdeetan izan dituzten ondorioak aztertu ditu bere obran. Eleberriak eta kronika eta bidaia liburuak idatzi ditu batez ere. Bere obren artean honako hauek aipa daitezke, beste askoren artean: The Mystic Masseur (1957), The Mimic Men (1967), The Loss of El Dorado (1969), India, a Wounded Civilization (1977), Among the Believers: An Islamic Journey (1981), A Way in the World (1994), eta A Turn in the South (1989). 2001ean Literaturako Nobel saria jaso zuen.