naïf
iz. Arte higikundea, ezaugarritzat sotiltasun eta freskotasuna dituena. Arte primitiboaren antza badu ere, naïf estiloa ez da gizarte primitiboetan landu, aitzitik, mendebalean sortua da, teknika handirik gabeko margolarien eskuetan. H. Rousseau da joera honen sortzaileen artean ezagunena, Frantzian lan egin zuen XX. mendearen hasieran. Aipagarriak dira orobat Grandma Moses Estatu Batuetan eta Alfred Wallis Ingalaterran.