Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nahuatl

iz. Hizkl. Uto-azteka saileko hizkuntza, batez ere Mexikoko erdialdean erabiltzen dena. Azteken inperio garaian merkataritza eta kultura harremanetako hizkuntzarik zabalduena zen. Idazteko alfabeto propiorik ez du izan; asmatzeko bidean jarriak ziren espainiarrak iritsi zirenean, baina 1524an zituzten dokumenturik gehienak desegin eta latinera aldatu zituzten. Nahiz eta espainiarrak sartuz gero gaztelera nagusitu zen, beti erabili izan da nahuatl hizkuntza Mexikon eta Erdialdeko Amerikako beste zenbait lurraldetan. 800.000 inguru pertsonak hitz egiten eta erabiltzen du gaur egun.