Nagpur
Indiako hiria, Maharahstra estatuko hiriburua. 1.219.461 biztanle (1990). Bombaytik Kalkutarako erdibidean, goi-ordoki zabal batean, kokatua dago. Katolikoen eta anglikanoen apezpiku egoitza da. Aipagarriak dira zenbait tenplu eta hilobi. Aireportua eta unibertsitatea. Garrantzi handiko merkataritza, burdinbide eta administrazio hiria da. Ehungintzarako eta burdinbide garraiotarako makinak, papera, lehergailuak, kotoizko eta artilezko oihalak eta altzariak egiten dira, batez ere.