Nagore
Nafarroako Artzi udalerriko herriburua (Zangozako merindadea). 58 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. XX. mendearen lehen herenean galdu zen euskara. Aipagarriak dira San Julian eliza gotikoa (XIII. m.), bertan gordetzen diren XV edo XVI. mendearen hasierako erretaula nagusia eta XIII. mendeko Ama Birjinaren irudi gotikoa; eta Ama Birjina Bideko ermita. ik. Artzi.