Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nagorno-Karabakh

Azerbaijango errepublikaren barruan dagoen errepublika autonomoa. 4.400 km2 eta 188.000 biztanle ditu (1992). Hiriburua: Stepanakert. Lurralde menditsua da, belardi eta baso askokoa. Biztanleen gehiengoa armeniarra da, eta Nagorno-Karabakh Armeniako errepublikari lotua izatea eskatzen du (1993). Ekonomian garrantzi handia dute abere hazkuntza eta laborantzak. Maila apalagoa du industriak; ehungintza da industrian garrantziarik handiena duen lanbidea.