Murray, Joseph Edward
Estatubatuar sendagilea (Milford, Massachusetts, 1919). Worcester-eko Holy Cross College-n (Massachusettes) medikuntzako ikasketak egin zituen eta ondoren Rockford-eko Unibertsitatean eta Bostongo Peter Brigham Ospitalean organoen transplanteari buruzko ikerketak egin zituen. 1970ean Harvard-eko Unibertsitateko Medikuntza Eskolako irakasle izan zen. Bigarren Mundu Gerran gudarosteetako ospitaletako laguntzaile izan zen. Ikerketa ugari egin zituen organoen transplantearen inguruan zakurrekin, eta immunologia sistemen berrikuntza aztertu zuen aldi berean. Murrayren azterketak garrantzi handikoak izan dira burmuinaren transplanteetan aurrera egiteko. Horregatik guztiagatik, Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen Edward Donnall Thomas-ekin batera.