Murphy, William Parry
Estatu Batuetako mediku eta fisiologoa (Stoughton, 1892- Brookline, 1987). Lan handia egin zuen diabetes eta anemia motak ikertzen. 1934an Medikuntzako Nobel saria hartu zuen, Minot eta Whipplerekin batera, anemia gaiztoaren sendabideari buruzko ikerkuntzei esker. Lan aipagarriena: Anaemia in Practice: Pernicious Anaemia (1939).