Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Murray-ko kondea, Sir James Stewart

Eskoziako erregeordea (1531 - Linlithgow, 1570). Jakue V.aren sasiko semea. Maria Estuardo bere arrebaordearen kontseilaria izan zen. Eskoziako erregeorde izan zen erreginak kargua utzi zuenean. Erreginaren senarraren hilketan parte hartu zuela eta, hil egin zuten.