Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Murillo

Deierriko udalerriko herrigunea (Lizarraldea, Nafarroa). 39 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara xix. mendearen hasieran galdu zen. Aipagarri dira Erdi Aroko San Esteban eliza (XVII-XVIII. mendeetan berritua) eta Santa Barbara ermita, XVI. mendeko atal batzuk dituena.  v  Longidako udalerriko herrigunea (Zangozako merindadea, Nafarroa). 35 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara xix. mendearen bukaeran galdu zen. Aipagarri dira Ama Birjinaren Jasokunde eliza barroko-klasikoa eta Zarikieta errekastoaren gaineko Erdi Aroko zubia.  v  Tuterako hiriko auzoa (Nafarroa).