Murieta
Nafarroako erdi-mendebaleko udalerria (Lizarrako merindadea). Mugak: ipar eta ekialdean, Lokiz mendilerroa, mendebalean, Antzin eta Legaria eta hegoaldean, Oko eta Abaigar. Garaiera, 465 m. 4,30 km2. 1999ko datuen arabera, 272 biztanle ditu (murietarrak). Ega ibaia igarotzen da udalerriaren hegoaldetik. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Ekonomia jarduera nagusiak industria (zurgintza, janari industria, eraikuntzarako gaiak; langileen % 68) eta laborantza (garia, garagarra, artoa, esparragoak; langileen % 20) dira. Aipagarri dira XIII. mendeko San Esteban eliza gotikoa (XVIII. mendean barroko moldean berritua) eta XVII. mendeko hilerriko kapera. v Historia. 1087. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Murietako herria. 1846. urtean bihurtu zen udalerri.