Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Murmansk

Errusiako hiria, izen bereko probintziako hiriburua, Barents-eko itsasoaren ertzean; 468.000 biztanle. Errusiako iparraldeko portu garrantzizkoena da, eta bitxia, besteak beste, Barents-eko itsasoko beste portu batzuetan ez bezala bertan ez baitago inoiz izotzik. Portuaz gainera, ontziolak, metalurgia, ehungintza eta elikagaiak dira ekonomia jarduera nagusiak.