Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Montori

Zuberoako ekialdeko udalerria, Atharratze-Sorholüzeko kantonamenduan, Berorize ere deitzen zaio. Mugak: iparraldean, Atharratze eta Barkoxe; ekialdean, Lanne (Biarno); mendebalean, Atharratze, Liginaga-Astue eta Hauze, eta hegoaldean, Lanne eta Hauze. Garaiera, 155 m. 20,45 km2 eta 371 biztanle (muntoriarrak). Auzo nagusiak: Serres, Etxarte, Bordazarre, Gabastu, Aihens, Abadia eta Muntori. Hizkuntzak: euskara (zuberera; euskaldunak, % 15), biarnesa eta frantsesa. Ekonomia jarduera nagusiak laborantza (barazkiak, bazkarako landareak) eta abere hazkuntza (behi eta ardi azienda) dira. Aipagarria da Ama Birjinaren Jasokundeko eliza.  v  Historia. 1080. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Muntoriko herria. Urte horretan jaso zuen Olorongo foruen bidez gobernatzeko baimena.