Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Muntaner, Ramon

Kataluniar historialaria (Perelada, 1265 - Ibiza, 1336). Aitonen semeen familia batean jaio zen. Messinan Roger de Flor ezagutu zuen, eta harekin Konstantinoplara joan zen. Bidaldi hartan oinarriturik Cronica bat idatzi zuen katalanez, garrantzi handikoa izan zena bai bere garaian eta baita gerora ere.