Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Munitibar

Bizkaiko mendebaleko udalerria (Lea-Artibai). Mugak: iparraldean, Markina-Xemein eta Mendata, ekialdean, Markina-Xemein, mendebalean, Mendata eta hegoaldean, Berriz eta Muxika. Garaiera, 180 m. 24,5 km2. 1997ko datuen arabera, 388 biztanle, ia denak euskaldunak (munitibarrak). Herrigune hauek biltzen ditu Munitibarko udalerriak: Berreño, Gerrika, Totorika, Arbatzegi-Munitibar (herriburua) eta Gerrikaitz. Lea ibaia igarotzen da bertatik. Euskara, bizkaiera; euskaldunak, % 95. Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza (bazkarako landareak, behi, ardi eta zerri azienda; langileen % 35) da. Dena dela, langile asko ondoko herrietako industrietara joaten da lanera eta bigarren lanbidetzat ditu baserriko lanak. Aipagarri dira Arbatzegi-Munitibarko X. mendeko eliza, San Bizente eliza, Gerrikaitzko Ama Birjinaren eliza eta XVIII. mendeko dorretxea.