Munk, Andrei
Poloniar zinemagilea (Krakovia, 1921 - Krakovia, 1961). Dokumentalak egin zituen batez ere. Eroika (1957) filmean nazien mende zegoen Varsoviako bizimoduaren berri eman zuen. Pasaiaria (1963, Pasazerka) filmatzen ari zenean hil zen istripuz; Lesiebitxek, bere laguntzaileak, amaitu zuen.