Müller, Max
Alemaniar filosofoa (Offenburg, 1906 - 1990). Filosofiako irakasle izan zen Friburgoko eta Municheko unibertsitateetan. Neokantismoaren kritika egin ondoren, ontologia berri bat sortzea erabaki zuen. Husserl-en urratsei jarraituz, Erdi Aroko filosofiaren gaiak aztertzen hasi zen. Müller-en iritziz, izatea eta esentzia ez dira gizakitik abiatuta sortu behar, baizik eta alderantziz. Izatea eta esentzia historian zehar gero eta modu desberdinagoan agertzen zaizkio gizakiari, baina izatearen agerpen horrek ez du gizakia mugatzen. Heidegger izan zen filosofia hori abian jarri zuen lehena, eta Müller saiatu zen Heidegger-en pentsamenduaren interpretazio zuzena giro kristauetan bilatzen. Hauek dira Müller-en lan nagusiak: Metafisikaren krisia (1953), Esperientzia eta historia (1959).