Múgica, Daniel
Gipuzkoar idazlea (Donostia, 1967). Hamaika urte zituela Madrila joan zen bizitzera. Oso gazterik hasi zen idazten; 1988an idatzi zuen lehenengo eleberria, En los hilos de títere (Txotxongiloaren harietan), eta 1989an Sevillako Ateneo saria irabazi zuen Uno se vuelve loco (Bat erotu egiten da) lanarekin. 1991n Mar calamidad (Itsaso zorigaitza) kontakizun liburua argitaratu zuen. 1993an antzerki lan bat, La habitación escondida (Gela ezkutatua), eta La habitación que faltaba (Falta zen gela) eleberria argitaratu zituen. Gazteentzako idatzi dituen lanen artean aipagarriak dira: La bici Cleta (1994), Alba y el laberinto de las sombras (1995, Alba eta itzalen labirintoa), Alba y el recaudador de aguas (1995, Alba eta ur zerga-biltzailea), Alba y la maldición gamada (1995, Alba eta madarikazio gamatua) eta Alba y los cazadores de arañas (1995, Alba eta armiarma ehiztariak). 1998an Corazón negro (Bihotz beltza) eleberria argitaratu zuen.