Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mugica Mugica, Remigio

Gipuzkoar musikagilea (Bergara, 1866 - Iruñea, 1958). Kantu ikasketak egin zituen; tenor ahots ederra zuen. Hogei urte zituela Iruñera joan zen bizitzera eta katedraleko tenor izendatu zuten. 1892 urtean Iruñeko Orfeoia sortu zuen, hasieran gizonezko ahotsez osatua eta 1906. urtetik aurrera emakumezkoen ahotsez ere osatua. Berrogeita hamalau urtez izan zen abesbatzaren zuzendari. Geroago ohorezko lehendakari izendatu zuen orfeoiak.