Mourlane Michelena, Pedro
Gipuzkoar idazle eta kazetaria (Irun, 1885 - Madril, 1955). Literatura eta Historia ikasketak egin zituen Valladoliden. Literatura kritika lanak egin zituen gaztetatik eta 1915ean El discurso de las armas y las letras liburua aurkeztu zuen. 1921ean Bilboko La Semana aldizkariaren zuzendari egin zuten eta 1924an La Noche arratseko egunkari erregezalearen zuzendari izan zen. El Liberal egunkariko zuzendaria izan zen 1926-1931 urteetan. Madrila jo zuen errepublika garaian eta talde falangistekin harremanetan jarri zen. 1935ean Cara al Sol himno falangistaren letra idatzi zuen, beste falangista batzuekin batera. Intelektual frankista handienetakotzat hartua izan da.