moskat-intxaur
iz. Bot. Miristiazeoen familiako zuhaitza, adaje zabalekoa, 5-13 m luze izaten da (Myristica fragans). Hosto berde ilun distiratsuak ditu, loreak hori argiak, usaintsuak eta eskuarentzat argizariaren ukiera duena. Fruitua azal horikoa eta egituraz haran baten antzekoa izaten du. Heltzen direnean erdiz-erdi zabaltzen dira. Barruan aguakatearen antzeko hazia du, sare gorrixka batek estalia. Janariak hobetzeko eta gozokiak egiteko erabiltzen dira haziak eta gaineko sarea. Berez Banda eta Anboina, Indonesiako uherteetakoa da. Portugaldarrek ekarri baino lehen ere ezagutzen zen Europan, baina oso bakana eta garestia zen.
- Moser, Francesco
- Moses, Edwin
- Moshinsky, Marcos
- moskan
- moskatel
- moskat-intxaur
- moskete
- mosketoi
- moskobita
- Moskovia
- Mosku