Morris, William
Ingeles olerkari, margolari eta diseinatzailea (Walthamstow, 1834 - Hammersmith, 1896). Dekorazio eta industria-arteen berritzaile handia izan zen. William Morrisen poesia narratzailea da, eta Erdi Aroko elezahar klasikoetan oinarritua sarritan. Olerki eta hitz lauzko liburu asko idatzi zituen, aipagarriena, News from Nowhere, utopia sozialista. Idatzi zituen beste lanen artean hauek dira aipagarrienak: The Defense of Guinevere (1858), The Earthly Paradise (1868), Sigurd the Volsung (1876).