Morrison, Toni
(Jaiotza izenez Chloe Anthony Wofford). Estatu Batuetako eleberrigilea eta argitaratzailea (Lorain, Ohio, 1931). Howard-eko eta Cornell-eko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Gaur egun Albany-ko eta Princeton-eko unibertsitateetako irakasle eta New York-eko argitaletxe bateko zuzendaria da. Haren liburuek, emakumeek bereziki, Estatu Batuetako gizartean bizi duten egoera aztertzen du. Idatzi zuen lehen eleberria The Bluest Eye (1970, Begirik urdinena) da, begi urdinak izan nahi lituzkeen neskatxa beltz baten istorioa. Ondoren Sula (1973), Song of Solomon (1977, Solomon-en abestia), Tar baby (1981, Bikezko haurra), Beloved (1987, Maitatua) eta Jazz (1992) idatzi ditu. Saikera bat ere idatzi du: Whitness and the Literary Imagination (1992, Zuritasuna eta literatura irudimena). 1988an Pulitzer saria irabazi zuen Beloved obragatik, eta Literaturako Nobel saria 1933an. 1998. urtean argitaratu zuen bere zazpigarren eleberria, Paradisua, berriz ere gizakiaren kontraesanak aztertzen dituena, afro-amerikar gizataldearenak bereziki.