Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Morrás Zaspe, Xavier

Nafar pintorea (Iruñea, 1943). 1960 ondoko urteetan egin zituen lehenengo margolaritza erakusketak (Iruñea, Madril, Hondarribia). Londresen eta Edinburgon egin zituen pintura ikasketak, eta garai hartakoak dira Londres eta La Guerra de los 6 días sailak. Montpellier, Londres, Holanda, Suedia, Danimarka, Alemania eta Espainian eginiko erakusketetan jarri ditu bere obrak ikusgai.