Morand, Paul
Frantses idazlea (Paris, 1889 - Paris, 1976). Diplomatikoa zen lanbidez. Bidaia asko egin zituen, Ingalaterrara batez ere. Haren lanetan, Europan, bi mundu gerren arteko garaiko giro burgesa islatu zuen. Lan aipagarrienak: Paris-Tombouctou (1928), Air indien (1932, Indiar haizea), Bouddha vivant (1927, Buda bizirik), Majorque (1963), Mon plaisir eta Ci-gît Sophie Dorothée de Celle (biak 1968an).