Moore, Bobby
Britainiar futbolaria (Essex, Estatu Batuak, 1941 - Londres, 1993). Barking-eko taldean hasi zen futbolean eta 1956an West Ham taldera aldatu zen; talde horretako lehenengo taldean 1958an hartu zuten. Talde horrekin lortu zituen Ingalaterrako Kopa 1964an eta Europako Errekopa 1965ean. Ondoren Fulham taldera joan zen eta han aritu zen 1974-1975 urteen bitartean. Nazioarteko jokalari gisa 108 partida jokatu zituen, horietako 90 kapitain gisa; hirutan parte hartu zuen Munduko Txapelketan, Txilen (1962), Ingalaterran (1966) eta Mexikon (1970). Entrenatzaile gisa Herning taldea (Danimarka) zuzendu zuen eta Oxford Cityn eta Southend United-en hainbat kargu tekniko izan zuen. John Hustonen Ihesa edo garaipena filmean paper txiki bat izan zuen, Pelé brasildar jokalariaren ondoan. Minbiziak jota hil zen.