Monzón, Carlos
Argentinar boxeolaria (1942 - 1995). 1970ean munduko txapelduna izan zen erdi mailako pisuetan, Nino Benvenutti italiarra garaitu ondoren. 1970-1977 urteen bitartean munduko txapelduna izan zen; ordu arte ez zen inor horrenbeste urtez txapeldun izan. 1963-1977 urteen bitartean 89 bider izan zen garaile (azken 82ak elkarren segidan), eta hirutan bakarrik garaitu zuten. Kirola utzi ondoren (1977), espetxeratu egin zuten bere emaztea hiltzeagatik.