Moon, Sun Myung
Batasunaren elizaren sortzaile eta buruzagia (1920). Moon apaizak dioenez, zeregin berezi baterako hautatu du Jainkoak. Bere elizaren printzipioen arabera, Jainkoa Korean jaio zen Bigarren etorreran, eta Moon bera da orain bigarren Mesias; bere emaztearekin batera Zeruetako erresuma Lurrean ezartzeko oinarriak jarri ditu. Batasunaren elizak garrantzi handia izan zuen 1970eko hamarraldian; bertako kide gazteak (mooniak), loreak, kandelak edo liburuak saltzen dituzte eta kide berriak egiten saiatzen dira. Moonek eta bere elizak kritika gogorrak izan ditu, eta dirutza izugarriak bereganatzeagatik salatu dituzte.