Montsalvatge, Xavier
Kataluniar musikagilea (Girona, 1912 – Bartzelona, 2002). Ll. Millet, E. Morera eta J. Pahissaren ikaslea izan zen. Bere sorterrian oinarritutako musika egin zuen hasieran, baina ondoren Antilletako musikaren doinu eta erritmoetara jo zuen. Antilletako musikaren kutsua duten lanen artean aipagarrienak Cinco canciones negras (1945) eta Cuarteto indiano (1952) dira. Frantziako “Seien Taldearen” eta Stravinskiren eragina izan zuen garai hartan. Aldi hura bukatu eta gero, politonalitate askea erabili zuen, Partita (1958) lanean, adibidez. Azken aldian bere gisa erabili zituen abangoardiazko molde batzuk. Garai horretakoak dira Cinco invocaciones al Crucificado (1969) eta Sonata concertante (1972), biolontxelo eta pianorako. Musika kritikaria izan zen eta Bartzelonako goi mailako musika kontserbatorioko konposizio katedraduna.
- Montorra
- Montory
- Montpellier
- Montréal
- Mont-Saint-Michel
- Montsalvatge, Xavier
- Montseny Mañé, Federica
- Montserrat
- Monturiol, Narciso
- montzoi
- monumentu