Monroe, Marilyn
(Jaiotza izenez, Norma Jean Mortenson). Estatu Batuetako zinema antzezlea (Los Angeles, 1926 - Los Angeles, 1962). Zinema munduak inoiz eman duen sex symbolik ezagunena. 1950-60 urteetan ospe handia lortu zuen. Ederra bezain inozoa zen ile-horiarena egiten zuen film gehienetan; Hollywood-eko presioek guztiz lur jotakoaren irudia izan zen. Hasierako filmetatik aipagarriak dira, besteak beste: Gentlemen prefer blondes (1953, Gizonek nahiago dituzte ile-horiak) eta How to marry a millionarie (1953, Aberats batekin nola ezkondu). Antzezlari gisa jaso zituen kritika txarrak bultzaturik, New York-eko Actors Studio-ra joan zen ikasketak egitera; handik itzuli eta beste era bateko filmak egin zituen, esate baterako: Bus stop (1956, Autobus geltokia), The prince and the showgirl (1957, Printzea eta show-neska) eta, famatuena agian, B. Wilder-en Some like it hot komedia (1959). Bizitza pribatuan arazo handiak izan zituen, batik bat baseball jokalari ospetsua zen Joe Di Maggiorekin eta Arthur Miller idazlearekin izan zituen harremanetan. Bere burua hil zuenean esamesa ugari sortu zen mundu osoan heriotza haren arrazoiak zirela eta.
- monozito
- Monpas
- Monreal Zia, Gregorio
- Monreal
- Monroe, James
- Monroe, Marilyn
- Monrovia
- monroviar
- Monsiváis, Carlos
- montagnard
- Montagnier, Luc Frantses sendagilea, birologoa eta ikertzailea (Chabris, Indre, 1923) 1983an HIESaren erretrobirusa aurkitu zuen Medikuntza Poitiersko Unibertsitatean ikasi zuen, eta hango irakasle izan zen 1955 urtetik aurrera 1967an ikertzaile gisa hasi zen lanean eta 1974an Ikerketa Zientifikoen Zentro Nazionaleko zuzendari izendatu zuten 1972 urteaz geroztik Parisko Pasteur Institutuko Onkologia saileko buru da 1983an hainbat urtean egindako lanaren emaitza eman zuen ezagutzera, HIES birusa, eritasunaren tratamenduan aurrerapauso handia izan zena Erretrobirusak Giza Immunitate Eskasiaren Birusa izena hartu zuen 1986an Ondoren zenbait arazo izan zituen, Robert Gallo estatubatuar irakasleak erretrobirus hura berak aurkitu zuela baitzioen Azkenik, frantses medikuaren alde egin zuen auziak Aurkikuntzaren berri eman zuen urtean bertan lan bat argitaratu zuen Chermann eta Barré-Sinoussirekin batera; lan horretan zehatz-mehatz erakusten zuen birusa Horrez gainera, hainbat hitzaldi eman ditu mundu osoan zehar eta hainbat sari irabazi ditu, besteak beste, Ohorezko legioa, Merituaren Ordena Nazionala, Frantziako ikerketa zentro nazionalak ematen duen saria (bi alditan), eta Japoniako Fundazio Zientifikoaren eta Teknologikoaren saria 1988an