Monroe, James
Estatu Batuetako politikaria (Westmoreland, 1751 - New York, 1831). Errepublikako lehendakari izan zen (1817-1825) eta aginpidean egon zen garaian onartu egin zituen Amerikako herrialde burujabe berriak. v Monroe Dotrina. “Amerika amerikarrentzat” esapidean oinarritzen den dotrina. Helburua Hego Amerika europarren helburu kolonialistetatik babestea du. Denborarekin, dotrina hori Estatu Batuek gaur egun Hego Amerika osoan duten aginpidea zabaltzeko aitzakia bihurtu zen.