Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

monopolio

iz. Norbanako bati edo enpresa bati ematen zaion abantaila, ondasun bat berak bakarrik eskaini ahal izatean datzana.  v  Monopolio merkatua. Eskaintza ekoizle bakar baten eskuetan eta eskaria berriz talde baten eskuetan duen merkatu mota. Merkatuan saltzaile edo ekoizle bakarra denez ez da lehiarik izaten, eta hark jartzen ditu produktuen edo zerbitzuen prezio, kalitate zein salmentarako baldintzak.