mononukleosi
iz. Med. Odolean izaten diren nukleo bakarreko leukozito kopurua handitzea. v Mononukleosi kutsakorra. Herpes multzoko birus batek sortzen duen eritasun kutsakorra. Maizenik gazteak gaixotzen dira mononukleosiaz, eta harrapatzen duenak angina larriak, linfa guruinak eta area handitzea eta leukozitoen kopuruaren handitzea izan ditzake. Erraz sendatzen da eta behin harrapatuz gero ez da sekula berriz izaten.