monomero
iz. Kim. Bera bezalako beste molekula batzuekin edo beste gai batzuekin elkartuz polimeroak, plastikoak, sintesi erretxinak edo elastomeroak era ditzakeen molekula organikoa. Beraz, monomeroek karbonoa izaten dute bere osaeran, egitura sinpleko gaiak dira eta molekularen pisua normalean txikia izaten dute. Poliestirenozko erretxinak ekoizteko, adibidez, estireno (C6H5CH=CH2) monomeroa erabiltzen da, eta polibinilo kloruroa ekoizteko binilo kloruroa (CH2=CHCl). Beste monomero ezagun batzuk isoprenoa, butadienoa, metilo metakrilatoa, azido adipikoa eta hexametilendiamina dira.