Monmouth-eko dukea, James Scott
Ingalaterrako Karlos II.aren sasiko semea (Rotterdam, 1649 - Londres, 1685). Karlos II.ak bere ondorengo izenda zezan borrokatu zen beti. Ingalaterrako gudarostearen buru izan zen; Holandaren kontrako gerran, 1674an, eta 1679an, Bothwell Bridgeko guduan Eskoziako Covenant-en kontra garaipena lortu zuen. Gudu horietan garaile izan bazen ere, Karlos II.ak Jakue II.a, York-eko dukea izendatu zuen bere ondorengo. Jakue II.ak atxilotu eta hiltzera kondenatu zuen.
- monje
- Monjolose
- Monk, George
- Monk, Thelonius (Sphere)
- mon-khmer hizkuntzak
- Monmouth-eko dukea, James Scott
- monobasiko
- Monod, Jacques
- monodia
- monodontido
- monofisita