Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

monofisita

iz. eta izond. Erl. Kristorengan gizonezko eta jainkozko izakiak bat bera zirela dioen teoriaren, eta hori aldezten duten elizen jarraitzailea. Kaltzedonian 451. urtean egin zen kontzilioan elizak heresiatzat jo zuen. Eliza monofisitek ortodoxotzat dauzkate beren buruak. Armenian, Etiopian, Sirian eta Indiako hegoaldean daude eliza horiek zabalduta; 15 miloi monofisita inguru dira gaur egun.