Monk, Thelonius (Sphere)
Estatu Batuetako jazz musikagilea eta pianista (Iparreko Carolina, 1920). Jazz modernoaren sortzaileetako bat izan da. Eragin handia izan zuen geroago bebop mugimendua sortu zuten musikagileengan. Monkek talde txikiekin jo eta grabatu izan du gehienetan. Harmonia disonantea, erritmo aldaketak eta humorea dira bere lanen ezaugarri nagusiak. Jazzaren historiako musikagilerik emankorrenetako bat izan da. Lan ezagunenak ditu, besteak beste: Well, You Needn’t, I Mean You, Straight, No Chaser, Criss-Cross, Mysterioso, Epistrophy, Blue Monk eta Round Midnight.