Monk, George
Ingalaterrako jeneral eta politikaria, Albermaleko lehen dukea (Potheridge, 1608 - Withehall, 1670). Karlos I.aren aginduetara egon zen, eta ondoren Cromwell-ekin bat egin zuen. Cromwell-en semea Ingalaterrako agintari bezala onartu zuen arren, beti bultzatu zuen Karlos II.aren erregetza.