mongolismo
iz. Med. Jaiotzetiko eritasuna, autosoma izeneko kromosometan izandako desegokitasun batek (kromosomapatia) sortzen duena. Gizakiaren zelulek, sexu zelulek izan ezik, 46 kromosoma izaten dituzte bakoitzak, 23 paretan banatuta; mongolismo eritasuna duten gizakiek ordea 47 kromosoma izaten dituzte zeluletan, 21. parean kromosoma bat gehiago (G multzokoa) izaten baitute. Mongolismoa duen eriak ez du behar bezalako garapen intelektuala izaten, eta zenbait ezaugarri morfologiko berezi izaten ditu: garaiera txikia, gorputz adar laburrak, ezpain sendoak etab. Batez beste, 600 haurretik batek izaten du mongolismoa. Beste zenbait eragileren artean amaren adina aipatu ohi da mongolismoa izateko aukera handitzen duten eragileen artean, izan ere, zenbat eta ama zaharragoa izan, orduan eta probabilitate gehiago da jaioberriak mongolismoa izateko; 45 urtetik gorako erditzeetan, 40 haurretik batek mongolismoa izaten du. ik. Down-en sindrome.