monismo
iz. Filos. Errealitatea bakarra edo hatsapen bakar batean oinarriturikoa dela dioen filosofia teoria. Teoria horren arabera errealitate partikular deritzanak ez dira ilusioak edota sustantzia edo oinarrizko energia horren aldaketak baizik. Antzina izatearen teoria eleatikoa hartzen zen monistatzat, eta garai modernoan, berriz, Spinozaren teoria.