Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mongoliar

iz. eta izlag. Mongoliakoa; Mongoliako herritarra.  v  Etnogr. Asiako erdialdeko herri nomadak, altai hizkuntza erabiltzen eta erlijioz lamaismoaren jarraitzaileak direnak; deitura hori Gengis Khanek herriok XII. mendean inperio batean bildu zituenez geroztik erabiltzen da. ik. Mongolia. || Baber enperadoreak Indian 1526an sortu zuen dinastia. ik. India.  v  Mongoliar hizkuntzak. Hizkl. Hizkuntza altaikoen familiako hizkuntza multzoa. Bi dira sail nagusiak: sartaldeko mongoliar hizkuntzena, kalmuk, oyrat eta mongoliera hartzen dituena; eta sortaldekoena, mongoliera, buryat, daghur, monguor eta santa hizkuntzak hartzen dituena. Horietatik kalmuk, oyrat eta mongoliera ahoz eta idatziz erabiltzen dira. Afganistanen hitz egiten den mongoliera, Mantxuriako daghur-a eta Txinako Kansu eskualdeko mongour-a ahozko hizkuntzak dira eta antzinako ezaugarriak dituzte.