Txinako enperadore mongola (1209 - 1259). 1251tik 1259a bitartean izan zen aginpidean. Guiuk-en lekua hartu zuen Txinako aginpidean. Hsien-tsung izena hartu zuen enperadore izendatu zutenean. Atzerriko erlijioen alde agertu zen. Haren anaiak hartu zuen Möngkeren lekua hura hil zenean.